2008/04/08

Maizpideko istoria

Gaur, nire bilobatxoak, ikaragarrizko istoria kontatuko dizuet. Orduan, erne belarriak haria galdu nahi ez baduzue.

Euskal Herrian kokatuko gara, ez dakit ondo non eta noiz, baina XXI. Mendeko historia da, antza.

Garai hartan, egun ez bezala, jendeak bere lanaren erruz guztiz harrapatuta omen zegoen egunero. Gainera, lan nahiko finkoa lortzeko euskara primeran ikasi behar omen zuten. Pentsa, nolako egoera jaso behar zuten! Gaur ezinezkoa da zerbait antzekoa aurkitzea, baina mundua egiteko bezala, gauzak ez dira egun batean bakarrik egiten.

Bada, jendeak maila dexentea izateko zentru batzuk eraiki omen zituzten Euskal Herrian zehar. Hemen gertu, Beasain aldean uste dut, ikaragarrizkoen bat omen zegoen. Orain ez dut bere izena gogoratzen, baina mingain puntan daukadanez, istoria bukatu baino lehen aterako zaidala uste dut.

Bere ikasleek egunero sei ordu erabili omen zuten euskara ikasteko, etxerako lanak aparte. Horretaz gain, euskaraz bizitzeko egun osoa pasatzen omen zuten zentruan. Gosaldu eta klasera; atseden txiki bat hartu eta bueltan ikasgelara; bazkaldu eta berriro klasera; askaltzeko etxerako lanak – idazlanak eta guzti – afaldu eta laster ohera – jakina zentru berean – biharamunean berriro erritmo berberarekin jarraitzeko. Pentsa!

Hala eta guztiz ere, giro ona omen zegoen ikasgeletan. Oraindik, bertako helduek jakinarazten dizkieten umeei Esteban legazpiarraren – “hezurtxo” – pasadizoak: nola kontatzen zituen txisteak, erdarazko atsotitzak, etab.

Berandu baita, eta ohera jadanik joan behar duzue eta, bukaerako, ikara gehien ematen zuena kontatuko dizuet, gau guztietan gertatzen zena, alegia:

Antza denez, eguzkia ezkutatzen zenean eta ikasle guztiak zintzo-zintzo ohera joaten zirenean, makina bat pauso hotsa entzuten hasten ari zen, goizeko txikiak arte; eta noizean behin, kristoren zurrungak nabarmendu omen ziren.

Eta nork pentsatzen duzue hainbeste zarata egin zezakeela…

Bada, EUSKALTEGIKO MAMUAK!!!

Ah! Oraintxe etorri zait euskaltegiaren izena. Hau da, Maizpide.