2007/10/26

Belaontzitako bizia




Kaixo lagunok, aspaldiko!

Webgune honetan lehen helburua askenean heldu da.

Urte bat dirudi, baina urriaren 2an hasi nintzen belaontzi dotore honetan. Hiru asterako epea, sei astekoa bihurtuko da. Asken albistean, azaroaren 10a arte - barkatu Kontsuelo hainbeste aldaketengatik-.

Neure buruari lehenengo hitza etortzen zaidana nekea da. Ikasle gogorrak, belaontzitako arazoak, papertxo problemak, zikinkeria... jasaezinak ziruditzen.

Eskerrak tripulazio guztia poliki, poliki on-bidera dena eramaten dugu.

6 langile, 8 ikasle. Han dago erresuma.
Ikasleak: 3 Euskadikoak, 2 marrokiarrak, eta datorren asteetan 3 euskal-herriko frantziarrak.
Langileak: kapitaina, sukaldari-mekanikoa, marinela, terapeuta, psikologoa eta noski, inportanteena irakaslea, jeje.

Ontzia nahiko erosoa bihurtzen ari da mantso-mantso, itsastarrei esker, baina Meipiko lanak ez dute asko laguntzen. Beti zaborra, beti 20 minutuko irteera pasaiko txalupa hartzeko, 5 minutuko aldiz... Perl Harbour dirudi, Japoniarren erasoa ondoren.

Baina joango gara, ikusiko dugu!

Gaurko plana, Baionara eta Cap Betron aste honetan joatea, ikasleen bila, eta gero Donosti, Bilbo eta Santanderrera.

Esperientzia hau ikusi ondoren, bizitzari buruz galdetzen dugu geure buruari. Nola da posible egun bat geure etxean pasa eta atsedenaldi onena iruditzea. Oasis baten bezalakoa.
Cebriani gertatzen zaiona eta hau bapatean ezagutu ondoren, prezio gehiago jartzen dut nire familian, nire adiskideetan, eta noski nire Mari Marrenean.

Datorren berriak arte (mila esker Imanol!).




Asken Asteasuko txangoa





Orain dela... ez dakit noiz, joan ginen Asteasura Euskaltegiko Txango B egitera.
Juankarrekin joan ginen eta oso ondo pasa genuen; eta noski, baita ondo erosi eta jan ere.
Hemen dauzkazue argazki batzuk ihesaldi hori buruzkoak.

Inbidia ezta, talde A?

2007/10/25


Asteburu honetan Juan Antonio Cebrián hil da, “La rosa de los vientos”-en aurkezlea:

Página de Cebrián

Onda Cero

Kazetari baten gainetik, adiskide bat galdu dugu. Hainbeste unibertsitateko gauak informatiko kontuak ikasten berarekin, eta bere saioa gozatzen, orain minarekin gogoratzen ditut. Ia senitarteko baten falta nabaritzen dut.

Hemendik aurrera, gauak ez dira orain arte bezain interesgarriak izango.

Gozatu bizia lagunok, bihotz oneko jendea oso goiz joaten dira ere. Pena.

Indarra eta ohorea lagun.
Betiko.