2007/03/22

Berri gehiago

Fatronik-era (informatika enpresa) joan eta gero, erabakiak atera ditzakete:

Proiektua aterako da goiz, apirilaren 10ean ofiziala izan behar da eta. Izan ere, martxoaren asken egunetan kontratuak eta erosketak eginak izan beharko lirateke.
Baina arazo bat daukagu: beleroa onartzeko laburragoa izan behar da, eta horregatik badirudi lehen hilabetean atuneroarekin aterako garela, konponketak hilabete bat behar baitu.

Gainera, Modestok esan zidan itsasontzi hau errusiar batena zela, eta Itsaslanek (Urdaneta Fundazioaren enpresa bat) erosi zuela berari.
Asmoa da, apirilaren asken egunetan ateratzea, eta askenik badirudi izango dela...

Internet mobil antena baten bidez izango dugu, itsasertzetik gehienez 10 miletatik ibiliko garelako. Orduan, Miren, nahi duzunean scanner eta emailaren ikastarotxoa izango da, jeje.

Atera baino lehen, informatikako beharrak bidali beharko diet.

Muxutxo bat guztiei.

2007/03/20

Ongi etorri

Lehenengo mezua badator!

Oraindik ez daukat gauza bitxirik esaterako:
Nire nagusiak eta biok informatika enpresara ostegunean joan beharko dugu elkar, dena jadanik prest jartzeko hitzorduan, eta Aste Santua pasa eta gero irtengo garela uste dut.
Baina, noski baietz, oraindik ez dago ezer ziur eta ikusiko dugu noiz aterako garen...

Datorren mezu arte, lagunak!