2010/05/27

Arantzako barnetegia

Pasa den astean, bortzirietarako bidea hartu genuen eta pasaiako lagunekin elkartu genuen hango aterpe batean, Arantzakoan hain xuxen.
Izan ere, Arantza bortzirietako herri bat da.
- herrixka esanen nuke, egun 650 biztanle inguru izan arren -

Arantza Wikipediaren ikuspegitik

Izenak dioenez, eskualde honetan bortz herri ditugu: Arantza bera, Bera ;-), Etxalar, Igantzi eta Lesaka. Horien artean Arantza da menditsuena, eta nabaria da herrira ailegatzeko ordu laurdeneko bide estu bat hartu behar dugu-eta. Horrez gain, kasik aterpetik bertatik inguruko gailur oro ikusten dugu (Unanua, Apaola, Mendieder, Ekaitza, Araña, Bentzuntza, Izu eta gure Artikutza maitea).
Mendian egonda ere, klima atlantiar epela dela diote eta gure eskarmentuaren arabera hala dirudi, batere hotzik pasa genuelako.

Bortz hiriei buruz hitz egin ostean, orain onartu behar dizuet guk jarritako argazki gehienak - Spidermenenak ezik, uste -Baztanen egindakoak direla.
Horrexegatik, geureak jartzeaz gain, Ainhoak zintzilikatuak ere jarriko dizkizuegu eskura.

Arantzako barnetegian egindako argazkiak
Ainhoak egindakoak
Sorayak ateratakoak

Hurrengora arte.

2009/12/28

Baliarrainen

Aspaldiko partez, baina hori bai seguru, barnetegian izan gineneko argazkiak:

Barnetegiko argazki batzuk

Ondo segi.

2009/07/13

Helburua lortuta

Beno, lagunok, azkenean egindako lanak emaitza ezin hobea ekarri digu...
EGA lortzeaz gain, HABE-3 ere lortu dugu!
- Nik egiten badut... zeuek ere baietz egin! Eutsi goiari! -
Orain, beste helburu batzuen bila joango gara... beti dago zer edo zer egiteke...

Dena den, sekula ez dut ikasi ezertarako... eta ez naiz horietan orain hasiko. Maila txikia edukirik eta euskaltegi bakarra nire bakarkako lana izanik, jakinarazi nahi dizuet prest nagoela noizean behin elkartzeko.
Bai, irratia, telebista eta liburuak baditugu... baina hizkuntza bat menperatzeko ez dago mintza baino hoberik. Gainera, hitz eginez bat-batekotasuna lantzen da eta hori ikaragarri inportantea da irakaslea batentzat edota Euskara maila baieztatu nahi duenarentzat...

Orduan, badakizue, nahi baduzue nire "perfil"-ean email-a hartu eta hitz egingo dugu!
- G Jaunak eta biok jadanik egiten dugu eta hobera jotzen dugulakoan nago -

Laster arte ederrak!

2009/04/18

Mila esker


Ikastaro berria hasi ta
gaur nor etorriko zain
bakarrik Jainkoak jakingo du
badugun ikasteko lain,
larri atera begira gaude
guk ezbai guztiak orrin
baina lasai egon gogaideok
Trinidad baitugu aurrin.

Harekin pronto izango dugu
baldintza irakastea,
arazo pila bat baditugu
epostaz erantzutea
edota behar izanez gero
biko lapitza uztea
horregatik eskertzen dizugu,
guretzat Trini maitea.



2009/01/13

Urte berria, asmo berriak

Kaixo lagunok!

Uste dut denok urteak beti asmo berriekin hasten ditugula:
"Erretzeari utziko diot" edo "euskara ikasiko dut", etab.
2008a pozik bukatu genuen - argi ikusten da Pasaiako mintzalagunekin egin genuen azken txangoan - eta gogoarekin sartuko gara 2009an.

Helburu berria, EGA lortzea izango da. Badakigu nahikoa zaila izango dela, baina dena lan zintzoarekin lortzen delakoan gaude. Hezkuntzakoek oraindik ez dituzte HABEren perfilak onartzen, eta haiekin mesfidatia naizenez, EGA lortzen ez badugu Hezkuntzaren PL2a buru belarri saiatuko gara.
Edonola ere, saria eskuratuko dugu. Noizbait, bederen.

Bestalde, ikaskide ohi batek bere mintzalaguna izatea eskatu zidan, ordutegirik gabe. Eta konturatu gabe, askotan euskaraz mintzatzen gara. Elibiduntasuna hurbil dago, eta ikaragarri pozten nau.

Bukatzeko, argazki batzuk hementxe jarri dizkizuet.
Jakina, euskaltegien komeriak izan baziren!

2008/08/03

EXPO '08





Ekainean Zaragozatik pasatu ginen eta Expo-a ikusi genuen. Benetan merezi zuen, nahiz eta kristoren hilarak jasan - ez joan asteburu batean kontzertua ona izaten ez bada-.
Ia dena aditu genuen, hiru egunetan, bat larunbata izan arren.

Gomendioak:
-Ez joan ur gabe, behar-beharrezkoa da.
-Bokata eraman, tabernak oso garestiak dira eta.
-Ez izan denbora piloa hilaretan, pabeilon guztiek zertxobait daukate: kultura, herrialdea ezagutu edota beren neurriak ur gabezia jasatzeko.
- Ez hartu teleferikoa, ez dabil Expo barrutik eta hilarekin azkenean denbora gutxiago behar du oinez joateak. Gehienez egun batean.
- Gure aburuz politenak: Thailandia, Alemania, Japonia, Suedia, Andaluzia, Maroko, Afrika, Jordania, Kazajstan, Errusia, Frantzia...

A! Aterkien pabeilona Euskadikoa da. Egia esan, kutre samarra da, txarrenetakoa...

Informazio gehiago: WEB Expo'08

Ondo izan.