2009/12/28

Baliarrainen

Aspaldiko partez, baina hori bai seguru, barnetegian izan gineneko argazkiak:

Barnetegiko argazki batzuk

Ondo segi.

2009/07/13

Helburua lortuta

Beno, lagunok, azkenean egindako lanak emaitza ezin hobea ekarri digu...
EGA lortzeaz gain, HABE-3 ere lortu dugu!
- Nik egiten badut... zeuek ere baietz egin! Eutsi goiari! -
Orain, beste helburu batzuen bila joango gara... beti dago zer edo zer egiteke...

Dena den, sekula ez dut ikasi ezertarako... eta ez naiz horietan orain hasiko. Maila txikia edukirik eta euskaltegi bakarra nire bakarkako lana izanik, jakinarazi nahi dizuet prest nagoela noizean behin elkartzeko.
Bai, irratia, telebista eta liburuak baditugu... baina hizkuntza bat menperatzeko ez dago mintza baino hoberik. Gainera, hitz eginez bat-batekotasuna lantzen da eta hori ikaragarri inportantea da irakaslea batentzat edota Euskara maila baieztatu nahi duenarentzat...

Orduan, badakizue, nahi baduzue nire "perfil"-ean email-a hartu eta hitz egingo dugu!
- G Jaunak eta biok jadanik egiten dugu eta hobera jotzen dugulakoan nago -

Laster arte ederrak!

2009/04/18

Mila esker


Ikastaro berria hasi ta
gaur nor etorriko zain
bakarrik Jainkoak jakingo du
badugun ikasteko lain,
larri atera begira gaude
guk ezbai guztiak orrin
baina lasai egon gogaideok
Trinidad baitugu aurrin.

Harekin pronto izango dugu
baldintza irakastea,
arazo pila bat baditugu
epostaz erantzutea
edota behar izanez gero
biko lapitza uztea
horregatik eskertzen dizugu,
guretzat Trini maitea.



2009/01/13

Urte berria, asmo berriak

Kaixo lagunok!

Uste dut denok urteak beti asmo berriekin hasten ditugula:
"Erretzeari utziko diot" edo "euskara ikasiko dut", etab.
2008a pozik bukatu genuen - argi ikusten da Pasaiako mintzalagunekin egin genuen azken txangoan - eta gogoarekin sartuko gara 2009an.

Helburu berria, EGA lortzea izango da. Badakigu nahikoa zaila izango dela, baina dena lan zintzoarekin lortzen delakoan gaude. Hezkuntzakoek oraindik ez dituzte HABEren perfilak onartzen, eta haiekin mesfidatia naizenez, EGA lortzen ez badugu Hezkuntzaren PL2a buru belarri saiatuko gara.
Edonola ere, saria eskuratuko dugu. Noizbait, bederen.

Bestalde, ikaskide ohi batek bere mintzalaguna izatea eskatu zidan, ordutegirik gabe. Eta konturatu gabe, askotan euskaraz mintzatzen gara. Elibiduntasuna hurbil dago, eta ikaragarri pozten nau.

Bukatzeko, argazki batzuk hementxe jarri dizkizuet.
Jakina, euskaltegien komeriak izan baziren!