2007/09/05

Txango berria

Zer moduz familia!

Iraila, eta ikastaro berria. Betiko kontua.

Mirenek jendea txango berri batera animatzea nahi du:

"...proposamen bat: ikasturte berria irailaren 25ean hasten bada ere, IRAILAREN 23an, igandea, ERNIOra igo nahi dugu mintzalaguneko jendearekin eta apuntatzen den guztiarekin. Aurreko txandan bezala, goiz pasa izango da oraingoan ere.
Anima ezazu zeure Mari Mar eta pasa mezu hau zurekin harremanetan dauden taldekideei: Mari Marri, Elenari, Martari, Gabrieli... eta nola ez, ez ahaztu Juankar. ..."

Posible bada gu joango gara. Eta zuek?

Informazio gehiago Idoiaren blogean:
Trintxerpen Euskaraz

Beste aldetik, guk abuztu polita pasa dugu (jende jatorra, haize garbia, igerilekua...) eta espero dugu zuek berdin izatea. Kontatuko diguzue, ezta?


Besarkada haundi bat.

PD: Eutsi gogor Degant!