2008/08/03

EXPO '08





Ekainean Zaragozatik pasatu ginen eta Expo-a ikusi genuen. Benetan merezi zuen, nahiz eta kristoren hilarak jasan - ez joan asteburu batean kontzertua ona izaten ez bada-.
Ia dena aditu genuen, hiru egunetan, bat larunbata izan arren.

Gomendioak:
-Ez joan ur gabe, behar-beharrezkoa da.
-Bokata eraman, tabernak oso garestiak dira eta.
-Ez izan denbora piloa hilaretan, pabeilon guztiek zertxobait daukate: kultura, herrialdea ezagutu edota beren neurriak ur gabezia jasatzeko.
- Ez hartu teleferikoa, ez dabil Expo barrutik eta hilarekin azkenean denbora gutxiago behar du oinez joateak. Gehienez egun batean.
- Gure aburuz politenak: Thailandia, Alemania, Japonia, Suedia, Andaluzia, Maroko, Afrika, Jordania, Kazajstan, Errusia, Frantzia...

A! Aterkien pabeilona Euskadikoa da. Egia esan, kutre samarra da, txarrenetakoa...

Informazio gehiago: WEB Expo'08

Ondo izan.

2008/05/20

AURON MATEMATIKARIA

Auron jainko jaio zen, Zeusen ez-legitimo semetako bat. Zeusek hura aitortu nahi ez zuenez, Auronek egunero gorriak ikusten zituen txikitatik. Adibidez, oso normala zen bere aitak nahiren bat izaten zuenean Auron gixajoa Lurrara bidaltzea: “gaur Lurreko bi arraultze onenak gosaldu nahi dut, biharko munduko lorerik politena ekarri beharko didazu, etzira patata zaku bat…”, etab, esaten zion egunero. Gainera, aitak maite ez zuenez Olinpoko eskola txarretara bidali izan zuen, eta jakina, gure Auron basati samarra bihurtu zen horregatik.

Auron nolakoa zen azaltzeko, bere pasadizo xelebreenetakoa kontatuko dizuet:

Antza denez, Zeusek Auroni deitu egin zion behin, eta hara Joan zen ahalik eta lasterren Auron, bere aitaren maitasuna lortu nahian. Zeus albora ailegatu zenean hauxe esan zion jainkoen buruak:

- Auron, beti bezala berandu etorri zara. Gaur ondo gosaltzeko garirik onena nahi dut. Joan zaitez agudo Lurrera eta ekarri pixka bat zure Jainkoaren nahia betetzeko.

Eta hara Joan zen koitadua, tipi-tapa, bere zorte txarra madarikatuz.

Lurrera iritsi zenean herriz-herri ibili zen gari bila. Lehenengo herrian han landatuta zegoena oso kaxkarra zen. Hurrengo herrian usain txarrenkoa. Gero, gari urdina aurkitu zuen, baina bere aitari bitxikeriak gustatzen ez zitzaionez, bilaketa jarraitu behar izan zuen.

Hamaika leku bisitatu ondoren, nekazari azkar batengana heldu zen. Ia etsita ailegatu zen hara, baina garia ikusi zuenean, bere aurpegia erabat aldatu zen. Hori zen garia! Azkenean!

Orduan, gure Auronek zaku bat erostea erabaki zuen, baina bere ustekaberako, nekazariak ez zion berehala kobratu egin nahi, Auronek baldintza bat konplituz gero. Hauxe zen, hurrengo astean Auronek berari beste gari ale batzuk bueltatu beharko zizkion xake-joku tableru baten lauki guztiak betez matematika arau arrunt bat erabiliz.

Arau hura horrela zen:

Lehendabiziko laukian gari ale bat jarri behar zuen. Ondoan zegoen laukian bi ale. Hurrengoan lau, etab, 64 lauki bete arte. Beti ondoko kantitatea bikoiztuta.

Auron hamarretik gora beti galtzen zen, baina bere ustez horrek tratu merkea izan beharko luke eta oso pozik joan zen Zeusengana, sekulako negozioa egin behar zuela pentsatuz.

Olinpon, okin onenek Zeusi ikaragarrizko ogia prestatu zioten. Ogia hartuta, Zeus oso gustura bere sasikumeak azkenean zerbait ondo egin zuelako, eta berriro deitu egin zion.

Auron joan zenean, hauxe esan zion:

- Auron, gaur primerako ogia zugatik jan dut. Harrigarria da, baina azkenean nire desioak ondo bete dituzu. Beno mutil, zenbat kostatu zaizu garia?

Eta Auronek erantzun zion:

- Bada aita, oso merke! Hau nekazari gixajo! Datorren astean beste ale batzuk bakarrik bueltatu beharko dizkiogu, matematika arau bat betez.

Eta araua azaldu zion Zeusi.

Zeusek hori entzundakoan ez zegoen ziur oso eta kontaketa egiten hasi zen:

- 1 + 2 + 4 + 24 + 25 + … + 263. EEEENNEEE! Nola da posible hain kaikua izatea!

– Oihu egin zion -

Eta memento hartatik aurrera, Auron egunero behartu zuen Matematika eskola on batera joatea.

Normal, ezta?

2008/04/08

Maizpideko istoria

Gaur, nire bilobatxoak, ikaragarrizko istoria kontatuko dizuet. Orduan, erne belarriak haria galdu nahi ez baduzue.

Euskal Herrian kokatuko gara, ez dakit ondo non eta noiz, baina XXI. Mendeko historia da, antza.

Garai hartan, egun ez bezala, jendeak bere lanaren erruz guztiz harrapatuta omen zegoen egunero. Gainera, lan nahiko finkoa lortzeko euskara primeran ikasi behar omen zuten. Pentsa, nolako egoera jaso behar zuten! Gaur ezinezkoa da zerbait antzekoa aurkitzea, baina mundua egiteko bezala, gauzak ez dira egun batean bakarrik egiten.

Bada, jendeak maila dexentea izateko zentru batzuk eraiki omen zituzten Euskal Herrian zehar. Hemen gertu, Beasain aldean uste dut, ikaragarrizkoen bat omen zegoen. Orain ez dut bere izena gogoratzen, baina mingain puntan daukadanez, istoria bukatu baino lehen aterako zaidala uste dut.

Bere ikasleek egunero sei ordu erabili omen zuten euskara ikasteko, etxerako lanak aparte. Horretaz gain, euskaraz bizitzeko egun osoa pasatzen omen zuten zentruan. Gosaldu eta klasera; atseden txiki bat hartu eta bueltan ikasgelara; bazkaldu eta berriro klasera; askaltzeko etxerako lanak – idazlanak eta guzti – afaldu eta laster ohera – jakina zentru berean – biharamunean berriro erritmo berberarekin jarraitzeko. Pentsa!

Hala eta guztiz ere, giro ona omen zegoen ikasgeletan. Oraindik, bertako helduek jakinarazten dizkieten umeei Esteban legazpiarraren – “hezurtxo” – pasadizoak: nola kontatzen zituen txisteak, erdarazko atsotitzak, etab.

Berandu baita, eta ohera jadanik joan behar duzue eta, bukaerako, ikara gehien ematen zuena kontatuko dizuet, gau guztietan gertatzen zena, alegia:

Antza denez, eguzkia ezkutatzen zenean eta ikasle guztiak zintzo-zintzo ohera joaten zirenean, makina bat pauso hotsa entzuten hasten ari zen, goizeko txikiak arte; eta noizean behin, kristoren zurrungak nabarmendu omen ziren.

Eta nork pentsatzen duzue hainbeste zarata egin zezakeela…

Bada, EUSKALTEGIKO MAMUAK!!!

Ah! Oraintxe etorri zait euskaltegiaren izena. Hau da, Maizpide.

2008/03/21

Berri batzuk

Aste honetan makina bat albiste ailegatu gaituztenez, berri berberean jarriko ditut.
Aldi batetik Microsoft, noski, beti pil pilean:
Hilabete honetan Vista Service Pack azkenean agertu da. Dirudienez, hardware berri pila bat hartuko ditu (80.000 edo), kopiaketak arinago egingo ditu, eta egonkortasun gehiago ikusiko dugu, esate baterako.
Benetan komenigarria.
Sale por fin el SP1 de Windows Vista


XP izaten dutenek nahiko eroso badabiltzate, baina datorren hilabetean beraien Service Pack ere jasoko dute. Inportanteena, Windosen abiadura %10 arinago izango litzateke.
Microsoft, Microsoft da eta batzuetan berri hauek kea besterik ez dira. Baina kontuan izan behar da, gutxienez ordenagailu pizka zaharra edukitzen baduzue.
XP podría ir un pelín más rápido con el Service Pack 3


Beste aldetik Gentoo.
Urte berri bat, orduan bertsio berri bat, beti bezala. Oraingoa 2008.0-a.
Gnu/Linux ezagutzen baduzu, again Opensuse, Ubuntu edo antzeko distribuzioak saiatu dituzu.
Aste honetan atera behar izan zen baina oraindik ez du egiten. Beraz, adi izan probatu nahi baduzu!
(Noski, izaten dugunok bakarrik "emerge world" egin behar dugu. Ez jaitsi 2008.0-a jadanik badaukazu).
Gentoo Roadmap


Eta bukaerako Clarke-en heriotza aipatu behar da.
Nahiz eta 2001 Odisearen egile famatua izan beste gauzak ere egin zituen
bere bizitzan zehar.


Wikipedian ikus daiteke erresumen bat:

Arthur C. Clarke muere a los 90 años

2008/02/27

Isuna galanta Microsoftentzat

EEBBtan gertatutakoa - Microsoftek monopolio taktikak erabiltzea - oraintxe hemen aztertu da (EEBBtan hori jazartzea, logikogoa da hemen gauza bera gertatzea, arraroena da hori EEBBtan baino lehen ez gertatzea).

La CE impone una multa histórica a Microsoft de 899 millones
Eta oraindik gehiago izan daiteke.


Noiz ikasiko du Microsoftek onena izatea frogatuko balitz, ez lituzke mahaiazpiko jokuak beharko ? Dirua badaukate, ezta?
Nire ustez, horrela jokatuz eta Windows pirateria gogor bilatzeak "Open Source" mugimendua haunditzea bakarrik ez dute lortuk
o.

Oharra: Orain normalago ikusten dut Windows Vista hainbeste erortzea.