2008/08/03

EXPO '08





Ekainean Zaragozatik pasatu ginen eta Expo-a ikusi genuen. Benetan merezi zuen, nahiz eta kristoren hilarak jasan - ez joan asteburu batean kontzertua ona izaten ez bada-.
Ia dena aditu genuen, hiru egunetan, bat larunbata izan arren.

Gomendioak:
-Ez joan ur gabe, behar-beharrezkoa da.
-Bokata eraman, tabernak oso garestiak dira eta.
-Ez izan denbora piloa hilaretan, pabeilon guztiek zertxobait daukate: kultura, herrialdea ezagutu edota beren neurriak ur gabezia jasatzeko.
- Ez hartu teleferikoa, ez dabil Expo barrutik eta hilarekin azkenean denbora gutxiago behar du oinez joateak. Gehienez egun batean.
- Gure aburuz politenak: Thailandia, Alemania, Japonia, Suedia, Andaluzia, Maroko, Afrika, Jordania, Kazajstan, Errusia, Frantzia...

A! Aterkien pabeilona Euskadikoa da. Egia esan, kutre samarra da, txarrenetakoa...

Informazio gehiago: WEB Expo'08

Ondo izan.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo nebatxo!

Azkenean hemen nago amniocentesia pasatu ondoren (arratsaldean joango naiz medikuarengana dena ondo dagoen ikusteko)
Nik, hasieran, Zaragozara joateko asmoa neukan baina haurdunaldiarekin gero eta asmo gutxiago daukat.
Ez dakit azkenean zer egingo dudan.

Agur bero bat

Anónimo dijo...

Gu ere pasa gara Expo-tik. Pasa esaten dut egun bakar batean ez baikenuen den-dena ikusteko betarik izan. Euskadiri eskaini zioten igandean iritsi ginen, eta uste baino ilara eta bero gutxiago izan genituen. Zuk aipatutako pabiloi guztiak ez genituen ikusi, baina pare bat kenduta -Egiptokoa, kasu- bisitatutako guztiak gustatu zitzaizkigun.

José Manuel dijo...

Mari Marren gurasoen iritziz, orain, agian lanagatik edo nobedade jada ikusita, asteburuetan ez dago hain gaizki.


Ondo segi arrebatxo.

Eta bai, Egiptokoa merkadillo besterik ez da...

Shiam dijo...

kaixo aitatxito, hemen gaude MAri Mar eta ni, eta ikusi ditugu Zaragozako argazkiak kar kar kar. Beno joango gara afaltzera ordua da eta. Muxu handi bat kar kar kar.