2008/05/20

AURON MATEMATIKARIA

Auron jainko jaio zen, Zeusen ez-legitimo semetako bat. Zeusek hura aitortu nahi ez zuenez, Auronek egunero gorriak ikusten zituen txikitatik. Adibidez, oso normala zen bere aitak nahiren bat izaten zuenean Auron gixajoa Lurrara bidaltzea: “gaur Lurreko bi arraultze onenak gosaldu nahi dut, biharko munduko lorerik politena ekarri beharko didazu, etzira patata zaku bat…”, etab, esaten zion egunero. Gainera, aitak maite ez zuenez Olinpoko eskola txarretara bidali izan zuen, eta jakina, gure Auron basati samarra bihurtu zen horregatik.

Auron nolakoa zen azaltzeko, bere pasadizo xelebreenetakoa kontatuko dizuet:

Antza denez, Zeusek Auroni deitu egin zion behin, eta hara Joan zen ahalik eta lasterren Auron, bere aitaren maitasuna lortu nahian. Zeus albora ailegatu zenean hauxe esan zion jainkoen buruak:

- Auron, beti bezala berandu etorri zara. Gaur ondo gosaltzeko garirik onena nahi dut. Joan zaitez agudo Lurrera eta ekarri pixka bat zure Jainkoaren nahia betetzeko.

Eta hara Joan zen koitadua, tipi-tapa, bere zorte txarra madarikatuz.

Lurrera iritsi zenean herriz-herri ibili zen gari bila. Lehenengo herrian han landatuta zegoena oso kaxkarra zen. Hurrengo herrian usain txarrenkoa. Gero, gari urdina aurkitu zuen, baina bere aitari bitxikeriak gustatzen ez zitzaionez, bilaketa jarraitu behar izan zuen.

Hamaika leku bisitatu ondoren, nekazari azkar batengana heldu zen. Ia etsita ailegatu zen hara, baina garia ikusi zuenean, bere aurpegia erabat aldatu zen. Hori zen garia! Azkenean!

Orduan, gure Auronek zaku bat erostea erabaki zuen, baina bere ustekaberako, nekazariak ez zion berehala kobratu egin nahi, Auronek baldintza bat konplituz gero. Hauxe zen, hurrengo astean Auronek berari beste gari ale batzuk bueltatu beharko zizkion xake-joku tableru baten lauki guztiak betez matematika arau arrunt bat erabiliz.

Arau hura horrela zen:

Lehendabiziko laukian gari ale bat jarri behar zuen. Ondoan zegoen laukian bi ale. Hurrengoan lau, etab, 64 lauki bete arte. Beti ondoko kantitatea bikoiztuta.

Auron hamarretik gora beti galtzen zen, baina bere ustez horrek tratu merkea izan beharko luke eta oso pozik joan zen Zeusengana, sekulako negozioa egin behar zuela pentsatuz.

Olinpon, okin onenek Zeusi ikaragarrizko ogia prestatu zioten. Ogia hartuta, Zeus oso gustura bere sasikumeak azkenean zerbait ondo egin zuelako, eta berriro deitu egin zion.

Auron joan zenean, hauxe esan zion:

- Auron, gaur primerako ogia zugatik jan dut. Harrigarria da, baina azkenean nire desioak ondo bete dituzu. Beno mutil, zenbat kostatu zaizu garia?

Eta Auronek erantzun zion:

- Bada aita, oso merke! Hau nekazari gixajo! Datorren astean beste ale batzuk bakarrik bueltatu beharko dizkiogu, matematika arau bat betez.

Eta araua azaldu zion Zeusi.

Zeusek hori entzundakoan ez zegoen ziur oso eta kontaketa egiten hasi zen:

- 1 + 2 + 4 + 24 + 25 + … + 263. EEEENNEEE! Nola da posible hain kaikua izatea!

– Oihu egin zion -

Eta memento hartatik aurrera, Auron egunero behartu zuen Matematika eskola on batera joatea.

Normal, ezta?