2007/09/05

Txango berria

Zer moduz familia!

Iraila, eta ikastaro berria. Betiko kontua.

Mirenek jendea txango berri batera animatzea nahi du:

"...proposamen bat: ikasturte berria irailaren 25ean hasten bada ere, IRAILAREN 23an, igandea, ERNIOra igo nahi dugu mintzalaguneko jendearekin eta apuntatzen den guztiarekin. Aurreko txandan bezala, goiz pasa izango da oraingoan ere.
Anima ezazu zeure Mari Mar eta pasa mezu hau zurekin harremanetan dauden taldekideei: Mari Marri, Elenari, Martari, Gabrieli... eta nola ez, ez ahaztu Juankar. ..."

Posible bada gu joango gara. Eta zuek?

Informazio gehiago Idoiaren blogean:
Trintxerpen Euskaraz

Beste aldetik, guk abuztu polita pasa dugu (jende jatorra, haize garbia, igerilekua...) eta espero dugu zuek berdin izatea. Kontatuko diguzue, ezta?


Besarkada haundi bat.

PD: Eutsi gogor Degant!

5 comentarios:

itziar dijo...

Argazkian ikusten den igerilekua Ernioren zein aldetan dago? Ez dut uste bide horretatik inoiz igo naizenik.
Agian, mendi bueltatxoa egin ondoren, inguru horretan gera gaitezke bazkaltzen eta igerilekuari probetxu piska bat atera. Zer iruditzen?

José Manuel dijo...

Kaixo Itziar.

Pena, baina argazkian ikusten den lekua Errioxan dago; ez da Ernio, Vigueran dago.

Ernio Asteasu ondoan dago:

Ernio

Idioaren blogean argazkiak daude.
Agurtxo bat.

Anónimo dijo...

Kaixoooo! Sentitzen dut, baina ezin naiz Erniora joango.
Asteburu horretan Lanzaroten egongo naiz. Pena haundia ematen dit ez joateak...je,je. Eguzkia hartzean zuetaz gogoratuko naiz...
Horregatik euskaltegira urrian hasiko naiz.Ikusiko dugu elkar.Agur

Anónimo dijo...

Aupa Mari Mar: Guk ere nabarituko dugu zure hutsa... baina... udan lau horma zuri-zuriren artean sartuta egon ondoren, ondo merezita daukazu EGUZKIA!!!! Indarberrituta etorri, e?

arreba dijo...

Eutsi gogor Degant horri batu nahiko nuke neure burua.

Ea dena ondo irten den!

Muxu gogor bat