2007/07/31

Zer onak diren!!!

Bai Juankar, bai, zer onak diren!

Milaka aldiz esan ondoren, beti bat gehiago falta da.

Hara joan ginen nire Mari Mar eta biok gure Juankar mendizalearekin.
Hasi baino lehen Txino ikusi genuen eta bere zalantza zen ea jende nahikoa etorriko zen ala ez.
Txino... jende nahikoa... erabat beteta zegoen eta! Zer da jende nahikoa zuretzat? Zer nahi duzun Bernabeu bete bat?

Kafetxo hartu, gozatu saioa eta diska hartu genuen. Bukatu ondoren zorionak eman genion Txinori eta etxera. Gau ezin hobea.
Benetan merezi zuen Hondarribira joatea Tirri-tarra ikustera.

Ikus dezakezue kontzertuaren bukaera:

Bai Juankar, zer onak diren!

4 comentarios:

arreba dijo...

A zer-nolako inbidia ematen dit! Zuek ondo pasa bitartean ni tontolaba batekin nire kotxe berriaren kontra topatzen! Benetan azkarra izan behar da guztiz geratuta dagoen kotxe batearen kontra joateko! Orain taillerrean dago (eta ikusiko dugu noiz arte).
Alde bestetik, joango al zarete oporretan Errioxara?

José Manuel dijo...

Eskerrak autoaren arazoak besterik ez zirenela.
Errepide guztietan eroak daude eta ez dakit nola da posible jende horrek gida baimena izatea...

Mari Mar jada Errioxan dago. Ni datorren astean (ostiralean) joango naiz lanpetuta bainago.

José Manuel dijo...

Kaixo koadrila!

Datorren ihesaldia datorren asteaskenean (8an), bostetan Avenidan.

Anónimo dijo...

Kaixo aspaldiko lagunak! Zer moduz bizi zarete? Larunbatean Donostiako su-festa ikusitakoan, hurbildu nintzen Konstira eta hantxe ari zen jo eta su lanean Txino. Gogotsu ari ziren... musikari piloa oholtzaren gainean, eta plaza bete jende. Guk lau-bost "abesti" entzun genituen gero ferietara dirutza ederra botatzera joateko...
Ondo izan.