
Bada bai, anonimo laztana, urtebetetzea heldu da. Urte honetan 31 urte jaso egin ditut.
Beraien ondoriak ez dira oraindik asko nabaritzen; alabaina, hainbeste dokumentazio erderaz idatzita irakurtzeak, klaseak gaztelariaz egiteak eta senitarteko hizketaldi guztiek, lortu dute nire euskara mintzako txipa moteltzea...
Gure Mirentxu kalean topatzean "eta eso" atera zait...
Hau lotsa Martatxo! - "jorribel" - Baina horrekin konturatu naiz nire idatzitako euskara nahiko ondo dagoela eta, ez ordea mintza.
Hitz egin genuen bazkari bat prestatzeari buruz, mintza pixka bat egiteko, eta niretzat gutxienez oso aproposamena izango litzatekeela iruditzen zait.
Niri ondo datorkit, astelehenetan, asteazkenetan edo ostiraletan ordubietan-edo Trintxerpe aldean bazkaltzeko elkartzea (merkea, jakina) eta gero bueltatxo bat egitea.
Ostiral batean egun onena izango litzateke, ezta?
Zer pentsatzen duzue? Beste eguna edota ordua nahi duzue? Esan, euskal koadrila.
Gure Informatikaren talibani (Gabriel) eta Juankarri telefonoz deituko diet, ordua eta eguna nahiko ondo hitz egina izango denean.
Lauzpabost lagun ados bagaude egingo genuke.
Denok gonbidatuta zaudete (noski anonimo, nahi buduzu, etorri).
Adio esaten dizuet belarri berotuekin.
13 comentarios:
Ideia polita iruditzen zait, BAINA zail samarra izango da uda partean jendea elkartzea. Nik datorren astean, esate baterako, ezingo nuke ikastaro bat egin behar dudalako. Hurrengoan arazorik ez. Ea zenbat lagun elkartzen garen...
Kaixo Joxema,Josu naiz sare segurtasun kurtsillokoa,lehengo egunean zoriondu zintudan,baina orain sure Blog-ean egin nahi izan dut.
ZORIONAAAAAAAAAAAAk melon,paffftak offffo onak fffeuden ;oD
PD:ez dakit ea zainak moztu,edo luzeak utzi ;D $dep mod -a SuSe-n ez du ezer egiteeennnnnn.
Josu
Ados anonimo. Ez dut uste data laster jarriko dugunik, ez kezkatu horretaz.
Zurekin kontatuko dugu dena prestatzeko.
Ea jendea animatuko den.
--------------------------------------
Josu?
"dep mod -a", espero dut "depmod -a" izatea...
Hitz egingo dugu elkarrekin eta asmatuko dugu soluzioa.
Marta era Mari Mar prest daude geratzeko.
Asteburuan Juankar eta Gabrielekin hitz egingo dut.
Ea datorren asterako zerbait prestatuko dugun.
Ideiak ongietorriak dira (eta jakina, jende gehiago).
Ongi da. Zuek antolatu eta besteok atzetik joango gara... baina kontuan izan badatozela Madalenak eta gero Santiago jaiak eta egun horietan denok ibiliko garela dexente " okupatuago ". Laster arte.
Bai, Miren.
Nire asmoa da datorren ostiralean zerbait antolatzea. Gainera, Mari Mar hurrengo astean Logroñora joango da.
(Zer da jai denboraldietan denbora izatea? jeje)
Asteburu arte.
Oharra: Zorionak. Dagoeneko nick-a hartu duzu!
Kaixo irakasle: zer arraio da nick-a? Informatikarekin zerikusirik ba al du?
Gaur moodle ikastaroTXO bat amaitu dut eta gauza pila bat IKUS-ikasi dut. Ez dakit irailean zerbait egiteko kapaz izango naizen... baina kontzeptu-mailan, behintzat, dexente ikasi dut... baina "nick" hitza ez dut uste entzun dudanik.
Beste kontutxo bat: elkartzen al zarete Mari Mar eta biok mintzalagunekoekin? (Idoiaren blog-a!!!)
Kaixo "ikasle" (jeje, edo "smile" bat :-)).
Nick bat ez da gauzik arraroen bat; ingelesetik dator eta bere esanahia literala da: ezizen bat.
-----------------------------------
Bai Mirentxu, badakit...
Zer da smile bat,ezta?
Bada, "smile" bat erabiltzen da zure animoa erakusteko idatziz. Adibidez:
:-) poza
;-) begi bat itxi
:-0 harridura
eta abar eta abar...
-----------------------------------
Ikastaroa bukatu eta gero, Idoiaren blog-an ez dut ikusi elkartzeko aukerarik. Hemendik aurrera saituko naiz han gehiago sartzen.
Bestalde, Moodle ikasi duzu?
Again, itsasoko kontua ateratzen bada zure laguntza beharko dut zuekin datorren ikastaroa Moodle-en bidez hobeto jarraitzeko.
Momentuz, bazkariaren data uztailaren 20an da (ostirala)
Ordubietan-edo Maritxun.
Menua bazkaldu eta gero, bueltatxo bat.
Gabriel, Mari Mar eta ni joan gaitezke. Marta eta Miren ia ziur eta Juankar oraindik posible da.
Astelehenean gehiago jankingo dut.
Animatu!
Beno koadrila, askenean... bazkaria daukagu!
Tokia: Maritxun
Data: Uztailaren 20a (ostirala)
Ordua: Ordubiak eta laurdenetan
Bazkaria: Eguneko menua
Joan daitezke: Marta, Gabriel, nire Mari Mar eta ni.
Ia ziur: Elena, guru Mirentxu eta Juankar.
Besteok abisatu!
Kaixo antolatzaile: ez dakit bada, ostiraleko bazkarira joango naizen. Amatxo okupatua naiz momentu honetan eta juxtu ordu horretan piraguismo egiten ari diren bi neskatila dauzkat nire kargu... bazkaritara ez bada, agian kafetxo bat hartzera baina ez dakit.
Hau pena, amatxo!
Kafe-denbora izango bazenu, etorri (ez da berdina gure Mirentxu gabe).
Nahi baduzu deitu ea non gauden bidali email bat nire emailera (sanmartinjm@gmail.com) eta esango dizut nire eskuko telefonoaren zenbakia hori ezagutzeko.
Muxutxo bat.
Beno, bat gehiago.
Juankar ere bai joan daiteke.
Publicar un comentario