2007/06/22

Oraintxe bertan idatziko dut, dio Martak...

Martak, nik, denok askenean...

Beti presaka, beti lanpetutak...

Eskerrak minututxo batzuk harrien azpitik agertzen diren eta horregatik aprobetzatuko dut apurtxo bat zuei idazteko.

Euskaltegiko ikastaroa jada bukatua dago. Datorren astean bere falta nabarituko da, baina momentu honetan lasaitasuna besterik ez da.
Irakasle ezin hobeak, ikas-giro politak eta lan gogorrak lortu dute nire emaitzak oso onak izatea. Mila esker denentzat.
Orain nire Inemko ikasleek behar dute nire esfuerzo guztiak eta utziko dut pixka aparte Euskera...baina Euskara... ez dut ahazten zutaz!

Eta zuek, zer? Nola zaudete? Zer egingo duzue udan?

Gogoratu data jarri behar dugula udan mintza egiteko!

Gero arte.

8 comentarios:

arreba dijo...

Kaixo, nebatxo:

Zorionak euskaraz hain emaitza onak izateagatik.
Nik uda honetarako zenbait gauza ezberdinak dauzkat. Alde batetik kotxe berriaren zain nago (eta ni baino Ignacio, batez ere, horrela ez da Donostiatik, Arrasatera eta Lemoara joango egunero), oporraren aldetik Parisera joango gara. Dagoeneko tren ticketak dauzkagu eta etxebizitza bat alokatu dugu, oso merkea gainera.
Baina denak ez dira berri onak izango. Lanaren aldetik oraindik lan gehiago izango du hemendik aurrera. Beno, pazientzia handiz hartuko dut. Orain dela urtebete bat langabezian nengoen eta hori okerrago izango zen.
Beno, laster elkar ikusiko dugu (zure urtebetetzerako edo).

Agur bero bat.

José Manuel dijo...

Kaixo arrebatxo. Mila esker.

Espero dut auto berria laster izatea, batez ere, Ignaciogatik.

Beti gauza bera gertatzen da, atsenaldia behar dugunean "bi goilarakada" seguidan. Hartu Paris bidaia indarrak lortzeko, eta ondo pasa.

Uztailan ikusiko dugu elkar nire urtebetetzea ospatzeko.
Muxutxo bat.

Anónimo dijo...

Aupa langile! Ikusia dago lanik egin gabe eta mila saltsatan sartuta egon gabe ezin zarela bizi... egia esan, zu bezalako askotxo ezagutzen ditut. Agian ni neu ere hortxe-hortxe ibiliko naiz. Baina, Parisen pasatako lau egunak laneko kontuak apurtxo bat ahazten lagundu didate eta orain indarberrituta naukazue berriro euskaltegian.
(J.M. ez dakit zergatik ezin naizen etxetik zure blogean sartu. Bizpahiru aldiz saiatu banaiz ere, beti alferrik izan da).
Ez dakit noiz den zure urtebetetze eguna... baina agian jakin nekaze... Laster arte.

José Manuel dijo...

Jeje, noiz den nire urtebetetzea?
Bada bihar! 31 urte; again datorren ikasturtean ezin izango dut erritmoa jarraitu...Zein zaharra naizen jada... Cof, cof...
-Pastak nahi badituzue sartu bihar goizean Zubeldian-

Zuk esan duzun bezala hementxe nago, gauzatxoak egiten: Linuxa kompilatuz eta asko ez aspertzeko euskaltegiko ariketak bukatzen.
-Akabo, Linuxek ez du ondo egin; gero ikusiko dugu zer gertatu den-
Begiratua eman dit ordenagailuari eta zure mezua ikusteak izugarri poztu nau. Mila esker etortzeagatik.

Bestalde, arraro samarra da zuri gertatzen zaizuna blog-arekin.
Again:
"suebakia" ondo daukazue edota Explorrera?
Webgunea ondo idazten al duzu etxean?
Saiatu duzu beste aukerarik, adibidez firefox? -euskaraz dago-

Explorerren alternatiba bat (Firefox)


Espero dut zure arazoa laster konpontzea.

Ikusiko dugu!

Anónimo dijo...

Asmatu dut nola sartu. Googletik Idoiaren blogean sartu aurrena eta handik zurera... bide luzexeagoa, baina oraingoz segurua.
Bihar arte GAZTE... bihartik aurrera BETERANO-BETERANO.

José Manuel dijo...

Orduan, badirudi webgunearen helbidea gaizki zegoela, ezta?

Saiatu helbidea zuzenean sartzen Explorerrean, Google gabe:

http://joxemanuel.blogspot.com

Espero dut datorren urtean zuen hirugarren beteranoa izatea, jeje.
Horretarako, jakina, asko lan egin behar dut neure kabuz udan bikotearen erritmoa ez galtzeko.
Zer langile garen zaharrok!

arreba dijo...

Kaixo, zahartxoa!!

Zorionak zure urtebetetzeko egunean! Oso egun atsegina izatea espero dut.

Gero deituko dizut telefonoz hitz egiteko. Orduan arte!

Anónimo dijo...

Urte askoan txapela buruan! ZORIONAK. Egun on-ona pasa dezazula!