2007/07/21

Uztailaren bazkaria



Hementxe geunden:

Alde batetik ni Mari Mar taldearekin, beste aldetik Elena eta bere mutilak...
Talde polita ezta?

Askenean, sei lagun sei elkartu ginen Maritxun berriak kontatzeko.
Ondo jan genuen: pistoak, pasta entsaladak, arrain salda, kokotxak, haragia...
Beno denok ez, gure Mari Marri zigortu egin ziguten berandu etortzeagatik; ordu erdi ahaztuta serbitzarien erruz, baita ura bota zioten ere!
Baina dena konpondu zen giro politaren esker, euskeraz hitz egiten hiru ordu eten gabe.

San Pedro dorreraino bueltatxo bat ondoren, bueltatu ginen Trintxerpera kafetxoak hartzeko gure Mirenekin (erotxo bat izan ezik, menta poleo bero bat kristoren eguzkiaren azpian eskatu zuen eta).

Denbora presaka joan zen eta elkar agurtu egin genuen.

Datorren ihesalditxoa Uztailaren 25an, bostetan, kafetxo bat hartzeko Tahonan (agian Avenida kafetegian?, beno leku berean).

Gonbidatuak zaudete!

5 comentarios:

arreba dijo...

Eskerrik asko gonbidapenagatik baina ordu horretarako jateko zorian izango naiz (zorte apur batekin).

Seguraski, oporretara joan aurretik, larunbat batean joango naiz gurasoen etxera agur esatera eta kotxe berria aurkeztera. Orduan arte. Muxuak.

José Manuel dijo...

Ados, arrebatxo.

José Manuel dijo...

Zer ondo pasa dugun gaur!

Lau lagun elkartu gara: gure Mari Mar, Juankar, Elena eta ni. Beno... lau ez!

Txinoren bila joan gara Tirri-tarrarenera eta baita berarekin ere egon gara!

Bi ordu eten gabe euskaraz hitz egiten, gure berriak banatuz gure artean.

Ezin duzuenentzat, badirudi Txino zortzi kontzertu dauzkala udan, eta datorren ikastaroa hastearen asmoa ere bai!

Zer ondo ezta? Bada, datorren bilera abuztuaren 3an izango da (ostiralean), bostetan, Avenida Tabernan.

Aspirratu data koadrila!

Laster arte.

Anónimo dijo...

Kaixo koadrila: ikusten dut primeran zabiltzatela, pozten naiz. Ni inoiz baino lanpetuago nabil DITXOSOZKO FESTAK... uste dut ikasturte osoan zehar ez dudala hainbeste lan egin... baina, tira, agian parrandengatik nago hain nekatuta eta ez hainbeste asteartean hasitako jaiengatik.
Txinorekin egon zinetela???? Kontu pila orduan, ezta? Hurrengo batean esango dizkidazue... Grezia aldera goaz datorren astean, eta handik itzulitakoan nik ere izango dut zer kontatua.
Adio.

José Manuel dijo...

Hartu ondo indarrak Grezian eta bidali argazki politen bat guk ikusteko (agian emailera?).

Muxu haundi bat!