2007/07/28

Txinoren kontzertuak

Kaixo euskaltegi familia!

Txino datorren astelehenean Hondarribian joko dutela esan zigun, eta Marimar eta biok erabaki dugu hara joatea (Polikiroldegian, 22.30tan). Agian, baita Juankar ere animatuko da.
Nahi baduzue gurekin etorri deitu edo idatzi.

Saiatuko gara argazki politak botatzen.

Beste aukerak dira, abuztuaren 4an Santiagon eta Aste Nagusian Donostian (urruti eta data ezinean guretzat).

Gero arte.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Gaur goizaldeko ordubietan EITB-1en ikusi ahal izan dut TIRRITARRAkoek Guggenheim-en emandako kontzertua. Momentuz horrekintxe konformatu beharko. Hondarribikora ezin gara joan. Aste Nagusikora, agian.
Ondo izan.