2007/03/22

Berri gehiago

Fatronik-era (informatika enpresa) joan eta gero, erabakiak atera ditzakete:

Proiektua aterako da goiz, apirilaren 10ean ofiziala izan behar da eta. Izan ere, martxoaren asken egunetan kontratuak eta erosketak eginak izan beharko lirateke.
Baina arazo bat daukagu: beleroa onartzeko laburragoa izan behar da, eta horregatik badirudi lehen hilabetean atuneroarekin aterako garela, konponketak hilabete bat behar baitu.

Gainera, Modestok esan zidan itsasontzi hau errusiar batena zela, eta Itsaslanek (Urdaneta Fundazioaren enpresa bat) erosi zuela berari.
Asmoa da, apirilaren asken egunetan ateratzea, eta askenik badirudi izango dela...

Internet mobil antena baten bidez izango dugu, itsasertzetik gehienez 10 miletatik ibiliko garelako. Orduan, Miren, nahi duzunean scanner eta emailaren ikastarotxoa izango da, jeje.

Atera baino lehen, informatikako beharrak bidali beharko diet.

Muxutxo bat guztiei.

7 comentarios:

Miren dijo...

Itsasora eraman behar dituzun gauzen artean, ez gero ahaztu pare bat liburu sartzea. Aldizkari batzuk (euskaraz, jakina) ere ez zaizkizu, agian, gaizki etorriko ur handi horietan denbora pila izango baituzu ... Gainera, ez da ona beti ordenagailuaren pantailari begira egotea...

Eta Lolik dioen bezala, eta abar, eta abar, eta abar...

arreba dijo...

A zer-nolako aldaketa! Beleroa beharrean atunero batean (askoz ere formalagoa). Baina bueno, lasai hartu, bestela zu ere arrantzale ikusiko zaitugu, eta guztiz beharrezkoa ez bada utziozu kontua...Dagoeneko arrantzale batzuk izan baititugu familian.
Bueno, azkenean data duzu. Pozten naiz, ea alde egin baino lehen geratzen garen pote bat hartzeko.
Zorionak!

José Manuel dijo...

Bai, Mirentxu, irakurriko dut, euskaltegiko ariketak bukatu eta gero noski.

Joan den urtean liburu hau erosi nuen Donostiako liburuaren azokan (bost euroen truke!):

Palestina hotela (Not american; I'm basque)

Ez dut uste oraindik prest nagoenik, baina mantso-mantso zerbait ulertuko dut. Bestela, zuri eskatuko dizut zerbait, orain arte bezala.


Arrebatxo, ez kezkatu nik arrantza guztiak plateretan egiten ditut bakarrik.
Ikusiko dugun nola izango den hitzarmena, nola dagoen atuneroen ganbarak. Gaizki badaude ez naiz joango, nahiz eta behar dudanean.
Begiratuko dugun noiz edota nola aterako garen...

Muxu bat.

Anónimo dijo...

Azkenean e-mail ikastarorik egin gabe iritsi zaizkigu opor-egunak.
Hobe oporrak eta ez ikastaroak!
Atseden egun hauen ondoren ere izango da horretarako beta...
Ondo-ondo ibili, langile!

JFK dijo...

Kaixo Jose Manuel!
zure ikaslea izan nintzen Linux ikastaro batean,gogoratu al duzu?
Zelako bidaia ezta?
sorte on
laster arte!

José Manuel dijo...

Kaixo "anonimo" (edo izenen "m" bat daukana, jeje).
Zorionak zuri oporrak izateagatik. Merezi duzu.

Hemen geratuko naiz ni, etxekolan pilarekin eta CAPen lana bukatzen. A ze nolako oporrak! Eskerrak euskara ariketak gustora egiten ditut.


Juan, zer moduz? Hau ustekabea!
Bakarrik nire klasean jarri nuen helbidea! Nola aurkitu duzu blog-a?
Pozik nago zure etortzeagatik.
Nola dago Jana? Irakatsi al diozu zaunka izugarriak egiten? Espero dugu ezetz, ezta? jeje.

Hemendik ikusiko dugu elkar. Hurrengo berri arte!

JFK dijo...

Kaixo!ahaztu zitzaizkidan kontraseñak eta ezin izan nuen mezurik bidali(hau laugarrena da).
(ordenagailuak!)
Bueno,sartu nintzen mintzalagunak ernion eta hantxe ikusi nuen zure iritzia.
Jana primeran dago eta mendira joateko asmoarekin beti.
ez egin lan gehiegi eta ondo pasa!
agur!