2007/10/26

Belaontzitako bizia




Kaixo lagunok, aspaldiko!

Webgune honetan lehen helburua askenean heldu da.

Urte bat dirudi, baina urriaren 2an hasi nintzen belaontzi dotore honetan. Hiru asterako epea, sei astekoa bihurtuko da. Asken albistean, azaroaren 10a arte - barkatu Kontsuelo hainbeste aldaketengatik-.

Neure buruari lehenengo hitza etortzen zaidana nekea da. Ikasle gogorrak, belaontzitako arazoak, papertxo problemak, zikinkeria... jasaezinak ziruditzen.

Eskerrak tripulazio guztia poliki, poliki on-bidera dena eramaten dugu.

6 langile, 8 ikasle. Han dago erresuma.
Ikasleak: 3 Euskadikoak, 2 marrokiarrak, eta datorren asteetan 3 euskal-herriko frantziarrak.
Langileak: kapitaina, sukaldari-mekanikoa, marinela, terapeuta, psikologoa eta noski, inportanteena irakaslea, jeje.

Ontzia nahiko erosoa bihurtzen ari da mantso-mantso, itsastarrei esker, baina Meipiko lanak ez dute asko laguntzen. Beti zaborra, beti 20 minutuko irteera pasaiko txalupa hartzeko, 5 minutuko aldiz... Perl Harbour dirudi, Japoniarren erasoa ondoren.

Baina joango gara, ikusiko dugu!

Gaurko plana, Baionara eta Cap Betron aste honetan joatea, ikasleen bila, eta gero Donosti, Bilbo eta Santanderrera.

Esperientzia hau ikusi ondoren, bizitzari buruz galdetzen dugu geure buruari. Nola da posible egun bat geure etxean pasa eta atsedenaldi onena iruditzea. Oasis baten bezalakoa.
Cebriani gertatzen zaiona eta hau bapatean ezagutu ondoren, prezio gehiago jartzen dut nire familian, nire adiskideetan, eta noski nire Mari Marrenean.

Datorren berriak arte (mila esker Imanol!).




7 comentarios:

nour el 3ozamaa dijo...

ohhhhhhhh very nice blog iam nour tamimi from cairo egypt i invite you to visit my blog

thanx

Anónimo dijo...

Aupa itsasgizona: Ikusten dudanez palazio estu baina polita topatu duzu azkenean... badirudi moldatzen hasia zarela... lan-taldea ezagutu duzu, baina noiz hasiko da zuen abentura???? Ulertu dudanez, oraindik ez zarete itsasoratu, ala bai?

Anónimo dijo...

Kaixo nebatxo!
Beti borroka berea daramat aipamenak egiteko, gakoa eta guztiarekin.
Ea honela moldatzen naizen!
(Proba bat egiten ari naiz)

itziar dijo...

Kaixo itsasgizon: Luze samar doa marea hau, ezta? Badirudi oso-oso lanpetuta zabiltzala, blogean aldaketa gutxi ikusten baititugu. Ea lehorreratzen zarenean, lehen txanpa hau nola joan zaizun esateko betarik hartzen duzun. Zain gaude. Ondo izan!

José Manuel dijo...

Nour, welcome to my blog.
Nice to met you!

Bai, marea luzea eta ni lanpetuta baita ere.
Datorren marea azaroaren 26tik abenduaren 8ra izango da. Zerbaitxo kontatuko dizuet hemendik.

Mila esker arrebatxo.

Anónimo dijo...

Hola! Buen dia!! Soy de Puerto Rico.. estaba haciendo una asignacion y encontre la noticia sobre el programa en velero. Espero todo vaya bien!!--
Yesica Isabel :P
"La felicidad consiste en poder unir el final con el principio"--coelho

José Manuel dijo...

Gracias Yesica.

Todo un placer que te pases por aquí.