2009/01/13

Urte berria, asmo berriak

Kaixo lagunok!

Uste dut denok urteak beti asmo berriekin hasten ditugula:
"Erretzeari utziko diot" edo "euskara ikasiko dut", etab.
2008a pozik bukatu genuen - argi ikusten da Pasaiako mintzalagunekin egin genuen azken txangoan - eta gogoarekin sartuko gara 2009an.

Helburu berria, EGA lortzea izango da. Badakigu nahikoa zaila izango dela, baina dena lan zintzoarekin lortzen delakoan gaude. Hezkuntzakoek oraindik ez dituzte HABEren perfilak onartzen, eta haiekin mesfidatia naizenez, EGA lortzen ez badugu Hezkuntzaren PL2a buru belarri saiatuko gara.
Edonola ere, saria eskuratuko dugu. Noizbait, bederen.

Bestalde, ikaskide ohi batek bere mintzalaguna izatea eskatu zidan, ordutegirik gabe. Eta konturatu gabe, askotan euskaraz mintzatzen gara. Elibiduntasuna hurbil dago, eta ikaragarri pozten nau.

Bukatzeko, argazki batzuk hementxe jarri dizkizuet.
Jakina, euskaltegien komeriak izan baziren!

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo nebatxo:
Guk urte honetarako gure helburua lortu dugun bezala, hau da, gurasoak izatea, zuen asmoak lortzea opa dizuegu.

Muxu bat.

José Manuel dijo...

Mila esker arrebatxo.

Anónimo dijo...

Denok ekin diogu urteari orain arte bete gabeko asmoak "aurten bai" beteko ditugula esanez. Zenbateraino beteko ditugun jakitea, ordea, beste kontutxo bat da, ezta?
Mintzalagunarena, bikain! eta zenbat eta erosoago sentitu hizkuntzarekin orduan eta motibatuago... ikusiko duzue!
Hurrengo argazkiak Jaizkibelgoak, bale? Esan besteei!

José Manuel dijo...

Ados Bada, M.