2007/07/31

Zer onak diren!!!

Bai Juankar, bai, zer onak diren!

Milaka aldiz esan ondoren, beti bat gehiago falta da.

Hara joan ginen nire Mari Mar eta biok gure Juankar mendizalearekin.
Hasi baino lehen Txino ikusi genuen eta bere zalantza zen ea jende nahikoa etorriko zen ala ez.
Txino... jende nahikoa... erabat beteta zegoen eta! Zer da jende nahikoa zuretzat? Zer nahi duzun Bernabeu bete bat?

Kafetxo hartu, gozatu saioa eta diska hartu genuen. Bukatu ondoren zorionak eman genion Txinori eta etxera. Gau ezin hobea.
Benetan merezi zuen Hondarribira joatea Tirri-tarra ikustera.

Ikus dezakezue kontzertuaren bukaera:

Bai Juankar, zer onak diren!

2007/07/28

Txinoren kontzertuak

Kaixo euskaltegi familia!

Txino datorren astelehenean Hondarribian joko dutela esan zigun, eta Marimar eta biok erabaki dugu hara joatea (Polikiroldegian, 22.30tan). Agian, baita Juankar ere animatuko da.
Nahi baduzue gurekin etorri deitu edo idatzi.

Saiatuko gara argazki politak botatzen.

Beste aukerak dira, abuztuaren 4an Santiagon eta Aste Nagusian Donostian (urruti eta data ezinean guretzat).

Gero arte.

2007/07/21

Uztailaren bazkaria



Hementxe geunden:

Alde batetik ni Mari Mar taldearekin, beste aldetik Elena eta bere mutilak...
Talde polita ezta?

Askenean, sei lagun sei elkartu ginen Maritxun berriak kontatzeko.
Ondo jan genuen: pistoak, pasta entsaladak, arrain salda, kokotxak, haragia...
Beno denok ez, gure Mari Marri zigortu egin ziguten berandu etortzeagatik; ordu erdi ahaztuta serbitzarien erruz, baita ura bota zioten ere!
Baina dena konpondu zen giro politaren esker, euskeraz hitz egiten hiru ordu eten gabe.

San Pedro dorreraino bueltatxo bat ondoren, bueltatu ginen Trintxerpera kafetxoak hartzeko gure Mirenekin (erotxo bat izan ezik, menta poleo bero bat kristoren eguzkiaren azpian eskatu zuen eta).

Denbora presaka joan zen eta elkar agurtu egin genuen.

Datorren ihesalditxoa Uztailaren 25an, bostetan, kafetxo bat hartzeko Tahonan (agian Avenida kafetegian?, beno leku berean).

Gonbidatuak zaudete!

2007/07/04

Urte askoan txapela buruan!



Bada bai, anonimo laztana, urtebetetzea heldu da. Urte honetan 31 urte jaso egin ditut.
Beraien ondoriak ez dira oraindik asko nabaritzen; alabaina, hainbeste dokumentazio erderaz idatzita irakurtzeak, klaseak gaztelariaz egiteak eta senitarteko hizketaldi guztiek, lortu dute nire euskara mintzako txipa moteltzea...

Gure Mirentxu kalean topatzean "eta eso" atera zait...
Hau lotsa Martatxo! - "jorribel" - Baina horrekin konturatu naiz nire idatzitako euskara nahiko ondo dagoela eta, ez ordea mintza.

Hitz egin genuen bazkari bat prestatzeari buruz, mintza pixka bat egiteko, eta niretzat gutxienez oso aproposamena izango litzatekeela iruditzen zait.

Niri ondo datorkit, astelehenetan, asteazkenetan edo ostiraletan ordubietan-edo Trintxerpe aldean bazkaltzeko elkartzea (merkea, jakina) eta gero bueltatxo bat egitea.
Ostiral batean egun onena izango litzateke, ezta?

Zer pentsatzen duzue? Beste eguna edota ordua nahi duzue? Esan, euskal koadrila.

Gure Informatikaren talibani (Gabriel) eta Juankarri telefonoz deituko diet, ordua eta eguna nahiko ondo hitz egina izango denean.

Lauzpabost lagun ados bagaude egingo genuke.

Denok gonbidatuta zaudete (noski anonimo, nahi buduzu, etorri).

Adio esaten dizuet belarri berotuekin.

2007/06/22

Oraintxe bertan idatziko dut, dio Martak...

Martak, nik, denok askenean...

Beti presaka, beti lanpetutak...

Eskerrak minututxo batzuk harrien azpitik agertzen diren eta horregatik aprobetzatuko dut apurtxo bat zuei idazteko.

Euskaltegiko ikastaroa jada bukatua dago. Datorren astean bere falta nabarituko da, baina momentu honetan lasaitasuna besterik ez da.
Irakasle ezin hobeak, ikas-giro politak eta lan gogorrak lortu dute nire emaitzak oso onak izatea. Mila esker denentzat.
Orain nire Inemko ikasleek behar dute nire esfuerzo guztiak eta utziko dut pixka aparte Euskera...baina Euskara... ez dut ahazten zutaz!

Eta zuek, zer? Nola zaudete? Zer egingo duzue udan?

Gogoratu data jarri behar dugula udan mintza egiteko!

Gero arte.

2007/06/06

Belaontzia astilerotik aterata

Atzo euskaltegitik atera eta gero, belaontziarekin bostpasei langilek ikusi nituen lan egiten. Berarekin joan ziren eta belaontzia gaur ez dago astileroaren lekuan. Orduan, konponduta dagoela suposatzen da (nahiz eta bernizadura eta margotua egin gabe joanda).

Beste aldetik, datorren astean euskaltegiko frogak hasiko naiz. Bi aste luzeak izango direla niretzat, baita nire euskaltegiko koadrilarentzat ere uste dut. Sorte on guztioi!


PD: Txino, gogoan zaitugu. Batez ere, zure barretxoa. Espero dugu laister zu berriro ikustea.