
Bada bai, anonimo laztana, urtebetetzea heldu da. Urte honetan 31 urte jaso egin ditut.
Beraien ondoriak ez dira oraindik asko nabaritzen; alabaina, hainbeste dokumentazio erderaz idatzita irakurtzeak, klaseak gaztelariaz egiteak eta senitarteko hizketaldi guztiek, lortu dute nire euskara mintzako txipa moteltzea...
Gure Mirentxu kalean topatzean "eta eso" atera zait...
Hau lotsa Martatxo! - "jorribel" - Baina horrekin konturatu naiz nire idatzitako euskara nahiko ondo dagoela eta, ez ordea mintza.
Hitz egin genuen bazkari bat prestatzeari buruz, mintza pixka bat egiteko, eta niretzat gutxienez oso aproposamena izango litzatekeela iruditzen zait.
Niri ondo datorkit, astelehenetan, asteazkenetan edo ostiraletan ordubietan-edo Trintxerpe aldean bazkaltzeko elkartzea (merkea, jakina) eta gero bueltatxo bat egitea.
Ostiral batean egun onena izango litzateke, ezta?
Zer pentsatzen duzue? Beste eguna edota ordua nahi duzue? Esan, euskal koadrila.
Gure Informatikaren talibani (Gabriel) eta Juankarri telefonoz deituko diet, ordua eta eguna nahiko ondo hitz egina izango denean.
Lauzpabost lagun ados bagaude egingo genuke.
Denok gonbidatuta zaudete (noski anonimo, nahi buduzu, etorri).
Adio esaten dizuet belarri berotuekin.